Kusku
Zergatik Kusku?

Zergatik Kusku?

Gure enpresa gaztea 2019. urtearen amaieran sortu zen. Haren helburua da eraikuntza txiki samarrak, kuskuak, proposatzea, erabiltzaileek inpaktu ekologiko txikiagoa izan dezaten.

Gure eskaintza bizi-estiloa aldatu nahi duten partikularrentzat da, etxebizitza txikiago eta beren balioetatik hurbilago dagoen batean inbertituz, bai eta beren eskaintzetan ohiz kanpoko ostatuak sartu nahi dituzten turismoko profesionalentzat ere.

Xede-publikoa nahiko zabala bada, proposatzen ditugun eraikinak zenbait printzipioren araberakoak izaten jarraitzen dute. Horietako nagusia eraikitzen dugunaren ingurumen-inpaktua da oraindik ere. Materialak hautatzea, aplikazio-prozesua, etorkizuneko erabilera kontuan hartuta, urrats bakoitzean egin daiteke ingurumen-hausnarketa hori.

Gure lantegia Donaixtin dago, Nafarroa Beherearen eta Zuberoaren arteko mugan. Kuskuk bere enpresa-ikuspegia Euskal landa eremuko ekonomia suspertzeko mugimendu orokorrean txertatu nahi du. Tokian tokiko sustraitze dinamika horretan bertan, euskara sustatu eta defendatu nahi dugu, euskara gaurko hizkuntza eta bizi gisa.

Kuskuko egungo taldea ebanista bat, zurgin bat eta argiketari batek osatzen dute, eta horiei, noizean-behin, aprendizgoan direnak, ikastarotakoak eta azpikontratutakoak gehitzen zaizkie. Gutako bakoitzaren esperientziak eta taldearen koherentziak halako lan zehatz batentzat espero den kalitate eta kontzientzia profesionala bermatzen dute.

Esperientzia profesionalak eta transmititzeko nahiak egokitzeko eta batez ere eskaerei erantzuteko irtenbide tekniko onenak bilatzeko gaitasuna ematen dio gure taldeari.

Kuskuk proiektu bakoitza bakarra eta egokia bilakatzen du. Tradizioak lanerako armak ematen badizkigu, espirituaren malgutasunak emanen digu etorkizuneko sorkuntzak imajinatzeko aukera.

GUREKIN HARREMANETAN SARTZEKO