Kusku

Tiny house etxetxo baten neurriak

Europako zirkulazio-arauak Amerikako kontinentekoak baino zorrotzagoak direnez, gure tiny house-en zoruko azalerak, batez beste, 15 m2 ditu Carrez legea zorrotz aplikatuz gero. Hala ere, bidezkoagoa da etxetxoa bolumenean pentsatzea, hots, 40 m3 inguruko espazio arras optimizatua.

Pisua 3,5 tonara mugatzeko eta Europako errepideetan barna ibili ahal izateko, gehieneko neurri batzuk errespetatu behar dira:

  • 2,55 m zabal,
  • 4,20 m-ko altuera,
  • 4 m eta 7,20 metro arteko luzaera planta bakarreko etxetxo batentzat, 6,50 metroko bataz bestekoarekin.


Barne antolaketa

Tiny House batean deus ez da ausaz utzia, etxe tradizional baten erosotasuna funtsezkora berrikusten da. Baina leku txikia izateak ez du erran nahi lekurik ez dagoenik! Etxetxoaren jabe izanen denaren beharren arabera pentsatua eta diseinatua dago barne-antolaketa, eta beharrizan horiek asko bereizten dira beste batekiko.

Oro har, egongela eta sukalde hornitua dituen areto nagusi batek, bainugela batek eta lo leku batek edo bik osatzen dute. Solairu bakarreko tiny house bat ere aukera daiteke, puskak biltzeko leku ugari dituena, edo beste behar bati erantzuten dion egokitzapen bat.

Zure beharrak eta aurrekontua zehaztu ondoren, zure egitasmoari ahalik eta hobekien erantzuteko gauzapenerako bi formulen aukera luzatuko dizugu.

Zure neurrira egindako tiny house-a egingo dugu zuretzat, erabiltzeko prest!

Aukeratu gure Kusku formula, eta jaso zure etxetxoa erabiltzeko prest. Kuskuk neurrira eta Atik Zra eraikitzen dizu, diseinutik ekoizpenera arte. Erabat ekipatutako etxetxoan instalatu besterik ez duzu egin beharko.

Proiektu bakoitza bakarra denez, eta zurea ongi ulertzen laguntzeko, garrantzitsua da ezerren aitzinetik elkar ezagutzea. Lehenengo pausoa, beraz, hitzordu batean zure beharrak, gustuak eta nahiak zehaztea izanen da. Une aproposa da, izanez gero, argazkiak, zirriborroak edota diseinuak emateko. Etapa erabakigarri definitzen ahalko da zure neurriko proiektua.

Elementu horiek guztiak argi ditugunean, ikuspegi estetiko eta tekniko bikoitzarekin planoan finkatzeko gai izanen gara. 3D modelatzeari esker, etorkizuneko kuskuaren arkitektura ikusi ahal izango duzu, eta beste hitzordu batean onespena eman ondoren fabrikazio-etapara pasatuko gara.

Kusku formulan sartuak dira:

  • Oskol-formulan sartuta dagoen guztia (atoia + oinarrizko obra)
  • Bigarren lana (isolamendua, lurrun-balazta, elektrizitatea, iturgintza, zorua, estaldurak, pintura)
  • Neurrira egindako altzari guztiak
  • Aukeratutako etxetresna elektrikoa eta argiteria

Zuk zeuk egiten duzu tiny houseko bigarren lana, guk egindako obra handia (oskola) amaitutakoan.

Tiny housearen parte bat egin nahi duen brikolaje zaleentzako formula bat proposatzen die Kuskuk. Zure Tiny housearen 3Dko diseinua elkarrekin adostu ondoren, oinarrizko obra nagusia eginen dugu zuretzat, ondoren oskolaren barne-diseinua eta gauzapena zure esku utziz.

Oskola formularen barne:

  • Atoia (erremorka)
  • Egitura (zorua, haizeen kontrako paretak, egitura-zurgintza eta mezzanina)
  • Ur eta aire infiltrazioetatik babesa (euri-babesa, teilatuko babes egitura, pareten babesa eta teilatu gaina altzairuz ala zinkaz)
  • Leiho eta ate zurgin lanak neurrian eginak Benoit-ren eskutik*

* Kusku-ren abantaila ttikia: gure kuskuen leiho eta irekidurak guk eginak dira. Kalitatearen bermea eta neurrira, barnekoari espazioaren eta argitasunaren inpresio berezia ematen diote. Beirateria bikoitzez eginda daude, eta argiztapen naturala eta bero-ekarpenak hobetzeko moduan daude, etxean energia gutxi kontsumitzen dela bermatzeko.

Gure ekoizpenak

Tylise

Tylise

Gure lehen sorkuntza! Ama gazte batentzako egina den-dena erabiltzeko prest!

6,5 m luzekoa, eta 3 urteko haur baten eta haren amaren bizitzara egokitzeko diseinatua den etxetxo bat da Tylise, eboluzio-aukerak zabalik atxikiz. Beraz, bainuontzi txiki bat, eta erlaxazio-uneetarako egokia den etxebizitza-sare bat aurki daitezke barnean. Etxe txikiaren kanpoko itxura nahiko tradizionala baldin bada ere, Red Cedar zurezko estaldura eta zinkezko estalkia, barrualdeak bizitasun ukitua ematen dio. Zura kasik bizi-eremu ezberdin guzietan aurkitzen dugu, sukaldeko lan-mahaia haritz trinkoan bezala, baita eskailera-mailetan ere. Etxe txiki eta atsegina, Hazteko egokia!

DATU TEKNIKOAK

Zura:

  • egitura orokorra izei gorriz, II. klasekoa
  • kanpo-estaldura Virginiako ipuruz, IV. klasekoa
  • Barrualdeko parketa Iparreko izeiez
  • barne-estaldurak itsas pinuaz (produkzio frantsesa)
  • Ouateco enpresaren Ecofoil lurrun-balazta (Landetako basokoa)
  • Altzariak Makalez eta Haritzez

Metala:

  • ohiko estaldura zinkaz
  • torlojuak eta azkoinak Foussier kinkilarikoak

Kotoia:

  • Metisse du Relai-ren isolazioa (frantziakoa)


Tiny 10 Tiny 6 Tiny 5 Tiny 9 Tiny 3 Tiny 8 Tiny 7 Tiny 4 Tiny 2 Tiny 11
GUREKIN HARREMANETAN SARTZEKO