Kusku

Galderantzunak

  • Egoteko lekuak
    • Tiny house etxetxo bat hiru hilabetez egon daiteke lursail pribatu batean deklaraziorik gabe. Denbora gehiagorako Herriko Etxera jo behar da deklarazioa egiteko.

      2014 urteaz geroztik Alur legeak "pastila" eremuetarako sarbidea errazten du, hau da, eraiki-ezin diren lursailetara baina desmuntatzen eta mugitzen ahal diren habitatentzako baimenduak direnetara. Arazoa: ez dituzte herri guztiek beren Hirigintza Planetan zehazten. Aurrez herriko hirigintza txosten eta araudietara jotzea hobe. Lursail bat aurkitzeko zenbait webgune daude: LeBonCoin guneaz gain, gamping.fr, pretersonjardin.com aukera batzuk ireki ditzakete.


  • Zergak
    • Zure etxebizitza nagusia baldin bada urteko zerga bat ordaindu beharko duzu, karabana batenaren antzekoa, hots 150 eurokoa.


  • Zergatik Kusku?
    • Guretzat Tiny House-a ongi eta gustura bizi garen etxetxo bat da. Kusku bat bezala da. Horregatik diogu izen hori eman gure enpresari.


  • Zein ezberdintasun errulota edo karabanarekin?
    • Gure Tiny House etxetxoak zurezko egitura duten gaur egungo etxeen estandarren arabera eraikiak daude. Artisau-lanak dira, eta, neurrira eginda, oso ongi isolatuak eta era eko-arduratsuan eginak. Ohiko karabanarekin, seriean egindako plastikozko karabana industrialarekin eta mugitzeko garabi bat eta konboi berezi bat behar duen mobil-home-arekin konparatuz gero barne-espazioa eta sabaiaren azpiko altuera handiagoa dute.


GUREKIN HARREMANETAN SARTZEKO